XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaur hasi eta maiatzaren 7ra arte, Kulturaldia Azpeitian.AZPEITIA (EGIN).- Kulturaldi haundi-luzea ospatuko da Azpeitian gaur eta maiatzaren 7ra arte.
Harkaitza Elkartea, Azpeitiko bertsolari taldea, Urolaldeko Euskal Eskola eta Azpeitiko Zine-Kluba dira eragileak.
Programa oparoa, tematikaz zabala.
Enparan dorretxean izango dira mahainguruak eta besteak, iluntzeko zortzi t'erdietan, maiatzaren 7an izango den organo kontzertua izan ezik, zeina Azpeitiko parrokian, iluntzeko 8etan emango den.
Gaur eta bihar, Agustin Arenas eta Angel Rodriguezek egin dituzten diapositiba sonorizatuak erakutsiko dira, guztiek Sansebastianak, Santomasak eta Ihauteriak erakutsiz.
Apirilaren 15ean,
Edonork, nor bezala osotasunera iristeko beharrezko du bere baitako zenbait indar lantzea.
Hala irudimena, asmamena, ekintzabidea...
Guztien eguneroko lanak emanez gero, hainbat hobe.
Filme honek, edozein lantegitako kalelanean ari den langilearen nahiezak, tresna bihurturik bertan, azaltzen ditu.
Apirilaren 20an,
Hauek hartuko dute parte: Euskal Jaurlaritzako Kultur Sailak, Azpeitiko Udaletxeak eta Urolaldeko Euskal Eskolak; moderatzaile Joxe Mari Iriondo.
Apirilaren 22an,
Hauek hartuko dute parte:
Moderatzaile, Karmelo Otaegi.
Apirilaren 27an,
Joanito Dorronsoro mintzatuko da.
Apirilaren 28an,
Hauek hartuko dute parte: I. Lazkano, S. Lizaso, Iharra eta A. Ibargurenek; Joxe Mari Iriondo izango da moderatzaile.
Apirilaren 30ean,
Maiatzaren 4ean,
Arte eta Diseinu eskola da antolatzaile.
Pintatzearen garrantzia, gaur egun, artea ikastetxeetan eta artea atsedenaldiz, puntu horiek ukituko dituzte Eusebio Larrañaga, Xabier Iraeta eta Alberto Urangak.
Maiatzaren 6an,
Moderatzaile J.M. Iriondo izanez, hauek hartuko dute parte: X. Madina, Egan, Tipo Horta , Jo ta kie Band, Unai bikoa, Amagar, Olatz korua, Ekaitz Eskola (solfeo eta txistua), Pako Harizti, Xakabi eta Egañazpi eta Joxe Mari Altunak.
Maiatzaren 7an, Pako Hariztiren organo saioa.
Haydn, Haendel, Mendelsson, Davide, Dussek eta bere zenbait joko ditu Azpeitiko parrokiako organoan.